Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?

Ulertzen duenari euskaraz egiten diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza euskaraz egiten diet.

Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

BERRIAK

Aurkeztu da Euskaraldiaren lehen hamaikakoa

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren Euskal Herriko lehen hamaikakoa aurkeztu da. Ekimenera batu eta berauen enbaxadore izango diren lehen hamaika lagunen taldea Bilbon egindako aurkezpenean agertu da lehenengoz. Euskal Herriko lurralde ezberdinetako ordezkariek...

Zabalik dago herrien izen-ematea

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko herrien izen-ematea zabalik dago. Urtarrilaren 23tik apirilak 8ra arte www.txorierri.euskaraldia.eus webgunearen bitartez eman daiteke izena, bertan dagoen formularioa beteta. Herriko euskalgintzako eragileak...

Euskaraldiaren aurkezpena

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren xehetasunak jasotzen dituen argitalpena zabaldu da euskararen nazioarteko egunean. Bertan aurkitu ahal izango dira besteak beste, ekimenaren aurkezpeneko datu nagusiak, Arrate Illaro koordinatzaileari...

AGENDA

SUSTATZAILEAK

HARREMANA

Txorierriko Euskaraldia